BERRIAK

ARBITRO IZAN NAHI DUT

Zer irabazten dut nik arbitro izanda?

  • Futbol joko arauen ulermen eta ezagutza handiagoa
  • Ohitura osasuntsua izatea ariketa fisikoaren bitartez
  • Sarrera librea futbol zelaietan
  • Formakuntza hainbat alorretan:
  • Fisikoa: Prestatzaile fisiko baten eskutik Anoetako Miniestadioan (astean bitan).
  • Teknikoa: Astero prestaketa teknikoa joko arauak hobeto ezagutzeko.
  • Psikologikoa: Atentzioan, kontzentrazioan eta gaitasun intrapertsonaletan formakuntza.
  • Diru irabaziak asteburuko gastuetarako
  • a Perla instalakuntzetan deskontu bereziak
  • Aukera askeko kredituak unibertsitatean

Futbolean jolasten jarraitu dezaket?

Bai. Asteburuko kirol jarduerek bat egin dezakete arbitratzeko dituzun partiduekin. Bi jarduerak ahalbidetzen duten ordutegi bat bilatuko dizugu.

Hasieran ez al da piskat zaila?

Ikaskuntza pixkanaka egiteko, zure lehen partiduak beste laguntzaile batekin eta esperientzia handiagoa duen arbitro batekin izango da.

Prest zaudenean, kategoria txikiekin hasiko zara. Zure lehenengo partiduetan Biltzarreko norbait egongo da zurekin dituzun zailtasunetan esku bat botatzeko.

Nola apuntatu naiteke?

Denboraldi osoan zehar izena eman dezakezu. Doako ikastaroak daude denboraldian zehar. Gipuzkoako Futbol Arbitroen Batzorde Teknikra joan zaitezke, Anoeta Pasealekuan, 1 (Anoeta Estadioa - Gipuzkoako Futbol Federazioa), 20014 Donostia, 943 278455 telefonoa. edo bidali korreo bat cta@ctagipuzkoa.com helbidera.

PRESTAKUNKA FISIKOA

Futbol Arbitroen funtsezko faktorea alderdi fisikoa da; horregatik, prestatzaile fisiko profesional bat dugu Gipuzkoako arbitroentzat. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan dira Anoetako Miniestadioan 19:45ean.

ESTEKA INTERESGARRIAK

Garraiobideak

Bestelakoak

ZELAIEN BILATZAILEA

HARREMANA

CTA Gipuzkoa-ren App dagoeneko dago erabilgarria Google Play-n
Disponible en Google Play